XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lekobideseak ez ehan ezetzik esan. Poztu egin zan baina urak bere bidera ekarri nahian eta une egokia barruntatuz erantzun eutsan Lekobideri:

- Ondo baino ere hobeto deritxat eta gaurtik aurrera alaba bat izango dogu etxean eta laster iloba bat, baina hau kontu hau jakin egin behar dau herriak berbabideak ekiditeko. Lekobide zu ez zara edonor eta gauzak ondo eta argi egitealakorik ez dago.

Esan eta egin. Altamirara joateko itxaron barik, Lekobidek garrikotik lotuta eukan adarra hartuz adarrotsa atara eban Mundakako talan egozanak adi iminiz.

Adarrotsera danak isildu ziran. Lekobide zutundu eta pendiz batera igonaz holan hasi jaken berbaz:

- Adiskideok, dan-dana ezin deutsuet argitu baina egunokaz zorionean gagoz.

Ikusten dozuenez, hementxe, neure ondoan daukat Izaro ondoan agerturiko emakumea. Ez da edozein.